1. Saioa
Energia Formen Power Point aurkezpenaren ondoren, saio honi dagokion ariketei erreparatuko diegu.
1. ARIKETA: Irakurri definizioa eta idatzi dagokion hitza zure koadernoan.
___________ . Gauzak egiteko boterea ematen diguna da. Argia, soinua eta beroa ematen digu. Gainera, gauzak mugiarazi eta makinak funtzionarazten ditu.
2. ARIKETA: Orain, praktikan jarriko dugu Energia Formei buruz ikasitakoa. Jarraian ikus daiteke "Galdeketa 1" deritzon link-a. Bertara jo eta irakurri egin beharrekoa. GALDEKETA 1
Ariketa amaitzean, irakasleari esaiozu zure emaitza.
3. ARIKETA: Identifikatu itzazu sei energia formak argazkian eta idatzi esaldi bat bakoitzarentzako.
Eguzkiak _______________________________________________________________________
Gitarrak ________________________________________________________________________
Umeek _________________________________________________________________________
Janariak ________________________________________________________________________
Suak ___________________________________________________________________________

ETXERAKO LANAK: Hurrengo egunerako; Zein energia formak erabiltzen dira zure etxean?